XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Itz-sariketa.

Gaztelanizko normal eta normalización ¿nola esan euskeraz? Itz oien adierazpena jakiteko: Real Academia Española'ren iztegira joko degu.

Ona zer dion: .

Normal, corriente, usual, ordinario adierazteko arrunt itza badegu baiña eskatzen zaiguna bestea da, zigurki: ajustado a norma o regla.

Ortarako norma adierazteko itz bat bear degu eta ortarako arau eta eredu baditugu.

Eredu muestra, plantilla adierazteko onartzen badegu, norma adierazteko arau artu bearko degu.

Ona beste izkuntza batzuen itzak: (norma, normalizar, normalización errezkadan ezarri nai genituan, baiña batzuetan eztitugu ediren, eta (3 idazten degunean normalización eztegula ediren esan nai du,(2) normalizar eztegula ediren): .

Ona beraz gure aukera:
NORMA ARAU.
NORMAL ARAUZKO.
NORMALIZAR ARAUPETU.
NORMALIZACION ARAUPETZE.

Jaso ditugun erantzunak: Videzko, oi danez, oiko, oi bezalako, arrunta, ekarrai, arruntze, ekarraitze, berean, arauraketa, eratuketa, normal, normalpen, ordezko, oi, arauzko, beraz, legezko, bere eineko, arauperatzea, arautzea, arauratzea, legeperatzea, legeratzea, bere uneko, bere koskako, bereunkeria, bere koskakeria, arauz, arauzkotu, erako, erakotu, berezko; berezkotu, oi, oizkotu; zozketak aukeratu duan Irabazlea: Manuel Elola, Irún.

Urrengo itz-sariketa; euskeraz nola esango zenuke?.

102 - Funcionamiento.

Saria. MILLA pezeta. Erantzunak: EUSKERAZAINTZA, Getari kalea 21, b. DONOSTIA 5.

Dakigun euskera obetzen.

1. Festival au bestiekin konparatuta....

2. Axeriko ori amonaren erentzia degu.

3. Direzioz konfunditu gera.

4. Gaurko iru esamiñak aprobatu ditut.

1. Jaialdi au bestiekin alderatuta....

2. Koltxa ori amonaren ondorea degu.

3. Zuzenbidez okertu gera.

4. Gaurko iru azterketak onartuak izan dira.

Esaldi Bilketa.

1. Gure neska eztai aurre-egunetan degu.

2. Arin arin, aaztuta gelditu Errezil'go zapatariari gertatua.

3. Ankak ariñak, burua ariñago, zer gerta zai nago.

4. Azaltzen danetan, goi-beak ondo astintzen ditu beintzat.